HAUR ETA GAZTE ABESBATZAK SORTZEKO ETA AKTIBATZEKO PLANA
Azken urteotan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren eskutik proposatu duen lan partekatuaren esparruan, koruen sektorerako proiektu orokor bat egitea adostu zuten, epe labur, ertain eta luzerako helburuekin. Proiektu horren helburua haurren eta gazteen mugimendu korala dinamizatzea, sustatzea eta garatzen laguntzea da, mugimendu horri eusten dioten egiturak indartuz eta mugimendu hori ahalbidetzen dutenen profesionalizazioa eta gaitasuna sustatuz.
Ildo horretan, TXOSTEN zehatz bat egiten hasi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko haurren 2023ko abesbatzen jardueraren errealitatea jasotzen duena. Euskadiko Orkestrarekin ere lankidetzan aritu gara KANTATA-LOGELAN LOGALE proiektuan, koruetan inoiz kantatu ez duten ikasleei esperientzia korala errazteko, eta, azkenik, KORUKIRI proiektua egituratu dugu, Euskal Herriko abesbatza federatuetako kide diren neska-mutilentzat, probintzietako federazioekin koordinatuta proiektu musiko-eszeniko bat eskainiz.
Era berean, zuzendari berrien beharrari erantzuteko, ZUZENDARI izeneko urteko prestakuntza-plan integrala bultzatu da. Plan hori Donostian eta Bilbon garatzen da, eta koru-zuzendaritzan aritu nahi duten zuzendari gazteen garapena eta prestakuntza ahalbidetuko du.