Proiektu koral erreferentzialetarako laguntza-plana
Azken urteotan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak musikaren sektorerako proposatu duen lan partekatuaren esparruan, Abesbatzen Konfederazioak eta Sailak elkarlanean aritzea adostu zuten, epe labur, ertain eta luzerako helburuak izango dituen proiektu bat egiteko. Proiektu horren helburua izango da beren musika-jardunaren bikaintasunarekin eta beren jardueraren profesionalizazioarekin konpromiso handiena duten abesbatzen egitura eta jarduera sustatzea.
Plan hori urtero zehazten da, 2018an sortu zenetik, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioak ezarritako erreferentzialtasun-estandarren arabera kalitate artistiko eta jardueran inplikazio handia dutela egiaztatzen duten abesbatzen zenbait talderi laguntza ekonomikoa emateko. Horiek honako hauek eskatzen dituzte: gure errealitate korala sortzeko, interpretatzeko, ikertzeko, sustatzeko eta zabaltzeko konpromisoa, eta prestakuntzaren aldeko apustua, gizarte- eta kultura-sarea sortzea, arreta berezia jarriz haurren eta gazteen eremuari, eta haien egiturak profesionalizatzea, hori guztia Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.