ZUZENDARI FORMAKUNTZA PLANA 2026-2027

LEKUA, ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA:
  • 2. MAILA: BILBO
    • Ordutegia: Asteartetan 16,30etatik 18,30etara.
    • Lekua: Bilboko Koral Elkartea (Felipe Serrate 2, BILBO)
    • Egutegia 1.maila

    2. MAILA: DONOSTIA

    • Ordutegia: Ostiraletan 15,30etatik 17,30etara.
    • Lekua: Easo Abesbatza Musika Eskola (Doctor Marañon pasealekua 20, Donostia)
    • Egutegia 2.maila
IRAKASLEAk: 1.go eta 2.mailan
  • Zuzendaritza eta tutoretzako teknikaria: AITOR BIAIN
  • Alexander teknikaria (berreziketa psikofisikoa): ANNE LANDA
  • Piano egokitua:
    • LUCÍA ARZALLUS (1.MAILA-DONOSTIA)
    • Zehazteke (2.MAILA-BILBO)
  • Ahots teknika: DAVID OLIVEIRA (1.maila) / MARTA UBIETA (1.maila)
  • Kultur kudeaketa: CARMEN MARTÍNEZ GUERRA
  • Psikologia Aplikatua: ANA GARCÍA
  • Teknologia Aplikatua: JUAN SOLAGUREN
  • Koordinazio orokorra: EVA UGALDE
  •  
INFORMAZIO GEHIAGO

AURRETIKO IZEN-EMATE ESKAERA (Ikasle aktiboak eta entzuleak): 

MATRIKULAZIOA (Ikasle entzuleak)

Ikasle entzuleak eskola teoriko guztietara joan ahal izango dira eta taldeko praktiketan parte hartu ahal izango dute. Ezin izango du banakako praktiketan parte hartu, baina bai horietara joan. Taldeko saio guztietara joango da eta ikasle aktiboei lagunduko die, hautatutako pieza koralak bere zuzendaritzapean interpretatuz. Klase guztietara eta azken probara joateko konpromisoa hartzen dute.

ENTZULE IKASLEENTZAKO matrikula-epea IREKITA dago. Matrikula ikasle aktiboen epe berberetan egingo da, eskabidea hurrengo formularioetan beteko dute eta Konfederazioak jakinaraziko die behin betiko onarpena:

 

AZKEN PROIEKTUA:

ZUZENDARI prestakuntza-plana urtero amaitzen da amaierako proiektu-kontzertu batekin, ikasleek prestatu eta gauzatu beharko dutena.

ZIURTAGIRIAK:

Ebaluazio-proben ondoren gutxienez 7ko nota (1etik 10erako balorazioa) lortzen duten ikasle aktibo guztiei emango zaie ziurtagiria. Ikasle entzuleei bertaratze-ziurtagiria emango zaie, baldin eta ikastaroko jarduera osoaren % 90 osatu badute gutxienez.

IKASLE AKTIBOEN PREZIOAK:

Urteko prezio OSOA 600 €izango da, eta honela ordainduko da: 120 € matrikulatzeko unean eta 120 € bakoitzeko lau kuota (iraila/urria/azaroa eta abendua 2026).

IKASLE ENTZULEEN PREZIOAK:

250 €-ko urteko prezioa GUZTIRA honela ordainduko da: 50 €matrikulatzen den unean eta 50 €-ko lau kuota bakoitzean (iraila/urria/azaroa eta abendua 2026).

% 20 ITZULTZEA:

Eskolen interesa eta aprobetxamendua erakusten duen ikasleak, bai eta bertaratzearen % 100 ere (behar bezala ziurtatutako arrazoi justifikatu mediko, laboral edo akademikorik ezean), ordaindutako kuoten % 20 itzultzeko eskatu ahal izango dio Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteari, hau da, 120 € (ikasle aktiboen kasuan) edo 50 € (ikasle entzuleen kasuan).