AKADEMIA 1982-1990

Koru Zuzendaritza Akademia 1982an sortu zen, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren ekimen gisa. Helburua abesbatzen zuzendari berriak trebatzea zen, bai eta lehendik zeuden abesbatzen zuzendariak sustatzea eta birziklatzea ere, kontserbatorioek eskaintzen ez zuten oinarrizko eta erdi-mailako prestakuntza bete ahal izateko, nahiz eta gaur egun oraindik eskaini gabe egon. 1991n Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioak hartu zuen Zuzendaritza Akademiaren antolakuntzaren gidaritza.