ZUZENDARI FORMAKUNTZA PLANA
ZUZENDARI Koru Zuzendaritzan prestatzeko Plan Integrala da, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2024-2025 ikasturterako lehen aldiz Donostian abian jarri zuena. 2025-2026 ikasturterako ZUZENDARI 2. maila eskainiko da Donostian eta lehen maila Bilbon. Bi urteko prestakuntza izango du, eta 4 plaza eskainiko dizkie Koru Zuzendaritzan trebatu nahi dutenei (ikasle aktiboak), klase teoriko eta praktikoekin, bai eta lan-saio gehigarriak ere, abesbatza federatuekin (ikasle bakoitzarekin adostu beharrekoak). 103 irakastordu ditu eta 37 kanpo-irakastordu (gutxienez) lan pertsonalerako: 140 ordu guztira.
