ZUZENDARI FORMAKUNTZA PLANA 2025-2026

LEKUA, ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA:
  • 1. MAILA: BILBO

    • Ordutegia: Asteartetan 16,30etatik 18,30etara.
    • Lekua: Patricia Sésar Akademia Artistikoa (Ugalde kalea 19, 48012 Bilbo).
    • Egutegia 1.maila

    2. MAILA: DONOSTIA

    • Ordutegia: Ostiraletan 15,30etatik 17,30etara.
    • Lekua: Easo Abesbatza Musika Eskola (Doctor Marañon pasealekua 20, Donostia)
    • Egutegia 2.maila
IRAKASLEAk: 1.go eta 2.mailan
INFORMAZIO GEHIAGO

AURRETIKO IZEN-EMATE ESKAERA (Ikasle aktiboak): 2026 ARTE EPEA AMAIATUTA.

HAUTAPROBAK

Izena emateko epea amaitu ondoren elkarrizketa eta hautaprobak egingo dira (ondo irakurriz eta akatsak identifikatuz) uztailaren 1etik 4ra bitartean.

Hautaprobak egin eta ebaluatu ondoren, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak lortutako puntuazioen eta matrikulazioen ordenaren berri emango die izangaiei.

MATRIKULAZIOA (Ikasle entzuleak)

Ikasle entzuleak eskola teoriko guztietara joan ahal izango dira eta taldeko praktiketan parte hartu ahal izango dute. Ezin izango du banakako praktiketan parte hartu, baina bai horietara joan. Taldeko saio guztietara joango da eta ikasle aktiboei lagunduko die, hautatutako pieza koralak bere zuzendaritzapean interpretatuz. Klase guztietara eta azken probara joateko konpromisoa hartzen dute.

ENTZULE IKASLEENTZAKO matrikula-epea IREKITA dago. Matrikula ikasle aktiboen epe berberetan egingo da, eskabidea hurrengo formularioetan beteko dute eta Konfederazioak jakinaraziko die behin betiko onarpena:

AZKEN PROIEKTUA:

ZUZENDARI prestakuntza-plana urtero amaitzen da amaierako proiektu-kontzertu batekin, ikasleek prestatu eta gauzatu beharko dutena.

ZIURTAGIRIAK:

Ebaluazio-proben ondoren gutxienez 7ko nota (1etik 10erako balorazioa) lortzen duten ikasle aktibo guztiei emango zaie ziurtagiria. Ikasle entzuleei bertaratze-ziurtagiria emango zaie, baldin eta ikastaroko jarduera osoaren % 90 osatu badute gutxienez.

IKASLE AKTIBOEN PREZIOAK:

Urteko prezio OSOA 600 €izango da, eta honela ordainduko da: 120 € matrikulatzeko unean eta 120 € bakoitzeko lau kuota (iraila/urria/azaroa eta abendua 2025).

IKASLE ENTZULEEN PREZIOAK:

250 €-ko urteko prezioa GUZTIRA honela ordainduko da: 50 €matrikulatzen den unean eta 50 €-ko lau kuota bakoitzean (iraila/urria/azaroa eta abendua 2025).

% 60 ITZULTZEA:

Eskolen interesa eta aprobetxamendua erakusten duen ikasleak, bai eta bertaratzearen % 100 ere (behar bezala ziurtatutako arrazoi justifikatu mediko, laboral edo akademikorik ezean), ordaindutako kuoten % 60 itzultzeko eskatu ahal izango dio Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteari, hau da, 360 € (ikasle aktiboen kasuan) edo 150 € (ikasle entzuleen kasuan).

JOAN-ETORRIETARAKO LAGUNTZAK

Negoziazio-prozesuan gaude ZUZENDARI klaseetara joateko joan-etorrien ondoriozko garraio-gastuak arintzeko laguntzak lortzeko. Udazkenean zehaztu ahal izatea espero dugu.