EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) 2026-2027 denboraldirako entzunaldiak prestatzen ari da, abeslarien talde berria hautatzeko, Isabel Mantecón zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Txomin Maidagan zuzendari laguntzaile duela.

EHGAk abesbatzen esperientzia paregabea eskaintzen die euskal abesbatza federatuetako abeslari gazteei, musika koralarekiko motibazio eta ilusio giroan. EHGAn parte hartzeak balio behar du jasoko duzun prestakuntzak eta esperientziak abesbatzarekiko lotura eta konpromisoa indartzeko.
ENTZUNALDIAK azaroaren 16an DONOSTIAN eta abenduaren 8an BILBON izango dira eta honetan datzate:
- Ahotsaren ezaugarriak eta aukerak behatzeko bokalizazioa. Baloratuko da:
– Heina tesituran eta dinamikan.
– Bizkortasuna eta malgutasuna
– Legatua eta fiatua
– Homogeneotasuna. - Bat-bateko irakurketa: irakurri obra koral baten ahots propioa, pianoaren laguntzaz, beste ahotsak interpretatuko dituena.
- Eva Ugalderen “Zerupeko izar” lanaren interpretazioa (PARTITURA HEMEN: NESKAK / MUTILAK)
- Obra librearen interpretazioa: aria, lieda, abestia, obra korala.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:
2026-2027 denboraldian EHGAko (Euskal Herriko Gazte Abesbatza – Coro de Jóvenes del País Vasco) kide izan eta bere proiektuetan parte hartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu:
- 2026ko uztailaren 15erako, gutxienez, 18 urte beteta izatea, edo, gehienez, 2000. urtean jaioa izatea.
- EAEn federatutako abesbatzetako kideek lehentasuna izango dute.
- Egun hauetan egin diren hautaprobak gainditzea: 2025eko azaroaren 16a, igandea, Donostian, // edo 2025eko abenduaren 8a, astelehena (jaieguna), Bilbon.
Hautoprobak doakoak dira.
EHGAn parte hartzeak urteko kuota bakarra eskatzen du, 100 eurokoa (parte-hartze urte bakoitzean), eta aurreikusitako jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa.
Izena eman nahi baduzu FORMULARIO hau bete ezazu. Gainera, hurrengo FITXA bete beharko duzu eskatutako datuekin eta formularioan igo.
Informazio gehiago eskatzeko idatzi dezakezu info@koralakeae.com helbidera edo deitu 656 79 07 36 telefonora. ANIMATU!!


