Noticias

by | 7 Aza, 2025 | EHGA 2026-2027 (EUS)

EHGA 2026-2027 – ZUZENDARI BERRIAK

EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) 2026-2027 denboraldirako prestatzen ari da, Isabel Mantecón zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Txomin Maidagan zuzendari laguntzaile duela. Biek ala biek harreman estua izan dute dagoeneko EHGArekin. Isabel Mantecón EHGAko zuzendarikidea 2016an sortu zenetik 2019ra arte, Esteban Urzelairekin batuta, eta Txomin Maidagan abeslaria 2022tik 2025era. Laster aukeratuko da 2026-2027 denboraldirako abeslari-talde berria, laster Donostian (azaroaren 16an) eta Bilbon (abenduaren 8an) egingo diren hautaketa-proben ondoren. EHGAk 2026rako jarduera bizia aurreikusi du, bere sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko.