Patricia Sésar eta Aitor Garitano Ahots-Teknikako irakasle gisa arituko dira gure 2026ko Zuzendaritza Akademian.
Patricia Sésar Bilbon jaioa, biolin ikasketak Crisóstomo Arriaga Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zituen eta kantu lirikoa Baionako Eskualdeko Kontserbatorioan. Bere ikasketak irakasle ospetsuekin eta Antzinako Musikaren alorrean zabaldu ditu. Bakarlari gisa aritu da Antzinako Musikako Nazioarteko Jaialdietan eta hainbat paper abestu ditu Don Giovanni, Falstaff, L’elisir d’amore, La Bohème eta Traviata operetan, baita zarzuelatan ere. Patricia Sesar Akademia Artistikoko zuzendari eta irakaslea da, baita Kantu irakaslea ere Amurrioko Musika Eskolan eta BAIn (Arte Eszenikoen Zentroa). Bere prestakuntza osatzeko, Psikopedagogian Lizentziatua da eta Ahotsaren Errehabilitazio eta Patologiako Masterra du Alcalako Unibertsitatetik.
Aitor Garitano 2000. urtean jaio zen Bergaran, eta bertako Musika Eskolan eta Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak. Kantu Interpretazioan gradua eta masterra ditu Musikeneren eskutik. Bere ibilbidean zehar, bakarlari gisa kontzertu ugari eskaini ditu, Mozarten Requiem edo Händelen Messiah bezalako obrak interpretatuz. Halaber, operan hainbat ekoizpenetan egin du debuta, hala nola Die Zauberflöte, Carmen, Turandot eta Oedipus Rex. Donostiako Musika Hamabostaldian, OLBE Bilbao Operan eta Teatro de la Maestranzan aritu da lanean, eta bakarlari gisa abestu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, besteak beste.

