Noticias

by | 28 Aza, 2025 | BERRIAK 2025

Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionalaren eta Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren arteko hitzarmena

Azaroaren 18an, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionalaren eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen arteko hitzarmena sinatu zen. Horren bidez, jarduera partekatuak egitea, informazioa zabaltzea, instalazioak erabiltzea eta bi erakundeek antolatutako jardueretan parte hartzea ahalbidetuko duen funtzionamendu esparrua adosten da.
Argazkian Gorka Miranda eta David Azurza EAEko ordezkari gisa eta Jorge Pacheco eta Eva Ugalde Escudero Kontserbatorioko ordezkari gisa.