Noticias

by | 3 Ots, 2026 | BERRIAK 2026, ZUZENDADARITZA 2026

Esteban Urzelai, 2026ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

ESTEBAN URZELAI EIZAGIRRE (Oñati, 1979)

Piano, Koru Zuzendaritza eta Orkestra zuzendaritzako ikasketak egin zituen Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan eta Musikenen. Europako Gazte Abesbatzako eta Internationale Bachakademie Stuttgart abesbatzako partaide izan zen. Industria-Antolakuntzako ingeniaria da.

Oñatiko Ganbara Abesbatza zuzendu zuen 1996 eta 2009 urteen artean (Kantu Sari Nagusi Nazionala, 2004). Donostiako Orfeoiko Orfeoi Txikia eta Gaztea zuzendu zituen, azken honekin hainbat sari lortuz Ejea de los Caballeros (2016) eta Nafarroako IV. “Acapella” lehiaketan (2019). 2007 eta 2020 artean Donostiako Orfeoiko zuzendariorde izan zen. 2016/2019 eta 2023/2025 urteetan Euskal Herriko Gazte Abesbatza zuzendu du. Oviedoko Operako abesbatzako zuzendari eta orkestra-zuzendari laguntzaile izan zen 2020-2021 denboraldian. 2021etik 2025era Espainiako Koru Nazionaleko zuzendariorde izan da. Suhar koruaren sortzaile eta zuzendari da 2018. urtetik eta koru honekin 2023an Tolosako 54. Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko Opera Koruko zuzendari da.

Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearekin elkarlan estua du, azken honek antolaturiko Zuzendaritza Akademiako irakasle taldeko partaide delarik 2012tik. Bestalde, zuzendaritza eta interpretazio mintegi ugari eskaintzen ditu eta hainbat abesbatza lehiaketetako epaimahaikide izan da.