44. Koru Zuzendaritza Akademia 2026eko uztailaren 13tik 18ra egingo da Leioan.
IRAKASLEAK:
-
1 MAILA: ISABEL MANTECÓN
-
2 MAILA: XABIER SARASOLA
-
3 MAILA: ESTEBAN URZELAI
-
4 MAILA: XAVIER PUIG ORTIZ
-
CHI KUNG: SANTI SÁNCHEZ
2026 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak
GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da Koru Zuzendaritzako Akademia 2026an Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian). Izena eman nahi duten adingabeak dokumentu hau bete beharko dute legezko tutoreen baimena egiaztatzeko.
Era berean, matrikula egitean, fitxa hau aurkeztu beharko da, argazkia eta eskatzen diren datuak behar bezala beteta. (espazio itzaltsuak soilik bete)
NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2026
Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek UZTAILAK 13tik 18 arte.
Logelak bikoak edo banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.
Ikasleak uztailaren 13tik 18 arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute, baita 12ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 19ko goizean uztea Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. (ikusi prezioen xedea beheko koadroan) Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 15 (arratsalde librea) eta 18rako.(amaierako kontzertuaren eguna).
Banakako gela interesatzen bazaizu kontuan hartu gutxi batzuk daudela. Konfirma ezazu horren disponibilitatea matrikula ordaindu baino lehen email bidez: (info@eae.eus)
Koru Zuzendaritzako Akademia astelehenetik larunbatera egiten da, goizeko 9,30etatik 13,30etara eta 15,30etatik 19,30etara. Asteazken arratsaldea ez da irakasteguna; beraz, libreki erabil daiteke. Larunbat arratsaldean amaierako kontzertuari eskaintzen zaio. Behin betiko ordutegiak e-mailez bidaliko zaizkie matrikulatzen direnei.
AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA
Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 18ko (larunbata) 18:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.
Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.
Derrigorrez, amaierako kontzerturako arropa beltza eta karpeta beltza ekarri behar dituzu.
MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK
MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)
2026ko Otsailaren 2tik maiatzaren 20a arte. Ondo begira ezazu: abesbatza federatu baten kidea bazara edo ez prezio ezberdinak daude. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA. (gutxieneko adina: 17 urte)*. Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.
* 17 urte edukitzekotan, gurasoek edo tutore legalek, BAIMEN AGIRI hau sinatu beharko dute.
PREZIOAK
Kontuan hartu: tarifa ezberdinak daude federatuak edo ez federatuak dauden abesbatzetako kideentzat. Baita, banakoako gelan edo bikoan bazaude.
Matrikula martxoak 10 arte egiten baduzu prezio merkeagoa duzu.
| IKASLEGOA: MARTXOAK 10a arte eginiko MATRIKULAK | ||
| Matrikula mota | Federatuak | EZ federatuak |
| MATRIKULA SOILIK (ostaturik gabe) | 135€ | 260€ |
| MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe) | 225€ | 350€ |
| MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 13etik 18ra arte (ez du 15eko ezta 18ko afariak barne) (banakako gela) . Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen. | 531€ | 656€ |
| MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 13tik 18ra arte (ez du 15ko ezta 18ko afariak barne) (biko gela) | 495€ | 620€ |
| OSTATU EXTRA 1 (Uztailak 12) + AFARIA + GOSARIA) (Banakako gelan) | 58€ | 58€ |
| OSTATU EXTRA 1 (Uztailak 12) + AFARIA + GOSARIA (Binakako gelan) | 52€ | 52€ |
| OSTATU EXTRA 2 (Uztailak 19) + GOSARIA (Banakako gelan) | 45 € | 45 € |
| OSTATU EXTRA 2 (Uztailak 19) + GOSARIA (Binakako gelan) | 39€ | 39€ |
Matrikula MARTXOAK 11tik aurrera egiten baduzu, hauek dira prezioak:
| IKASLEGOA: MARTXOAK 11a arte eginiko MATRIKULAK | ||
| Matrikula mota | Federatuak | EZ federatuak |
| MATRIKULA SOILIK (ostaturik gabe) | 150 € | 300 € |
| MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe) | 240 € | 390 € |
| MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14etik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (banakako gela) . Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen. | 546 € | 696 € |
| MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14tik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (biko gela) | 510€ | 660 € |
| OSTATU EXTRA 1 (Uztailak 12) + AFARIA + GOSARIA (Banakako gelan) | 58 € | 58 € |
| OSTATU EXTRA 1 (Uztailak 12)+ AFARIA + GOSARIA (Binakako gelan) |
52€ | 52€ |
| OSTATU EXTRA 2 (Uztailak 19) + GOSARIA (Banakako gelan) | 45 € | 45 € |
| OSTATU EXTRA 2 (Uztailak 19) + GOSARIA (Binako gelan) | 39€ | 39€ |
Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k ES52 2095 5067 1910 6162 0869 / TITULARRA: Euskalerriko Abesbatzen Elkartea)
Baliogabetzen bada, (soilik gaixotasunagatik eta mediku-ziurtagiriaren bidez) 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 10etik aurrera ezin izango da ziurtatu matrikula edo ostatu-ordainketaren itzulketa.
Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie. (KONTUZ BETE EZAZU ZURE HELBIDE POSTALA FORMULARIOAN, mesedez)
PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK
Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Xavier Puig irakasleareki, goi mailako mailan, matrikulatu nahi dutenek jakin behar dute irakaslea uztailak 14ko (asteleheneko) arratsaldean hasiko da klaseetan. Edozein kasutan goiz hori guztiz lektiboa izango da eta errepertorioa prestatzeko erabiliko da beste irakasle gonbidatu batekin.
BEKAK ETA LAGUNTZAK:
GAFen edo BAEn federatuta daudenentzako laguntzak eta EAEren bekak daude, matrikulazio-, mantenu- eta ostatu-prezioak merkeagoak izan daitezen. Kontsultatu informazioa.

