Noticias

Santi Sánchez, 2025ko Koru Zuzendaritza Akademian Chi Kung irakasle

Santi Sanchez Peña Chi Kung (Qigong) erakundeko irakaslea da eta Tai Chi,Shiatsu terapeuta eta Psikologian lizentziatua UPV-EHUn.
2023 eta 2025eko Koru Zuzendaritza Akademian Chi kung-eko irakasle gisa parte hartu du.

Chi Kung Terapeutikoan trebatu zen Shen Qi Yi Elkartean (China Beijing International Acupunture Training Centre-ren Espainiako ordezkaria), eta bertan Pekingo ospitaleetan medikuek diseinatu eta erabilitako lan-sistemak aztertu zituen. (2010-2014)

Chi Kung ikasketak “Orekaren Artea Ekialdeko Kultura Elkartean” jarraitu zituen, eta Tai Chi titulua ere lortu zuen.

Liu Deming, Gianfranco Pace, Yuan Limin eta Cai Jian nazioarteko maisuen mintegi eta prestakuntzetan parte hartu du.

Shiatsu ikasi zuen «Amigos del Shiatsu Eskola Klinikoan» (Donostia – Madril), eta Shiatsu Zen terapeuta titulua lortu zuen.

2015etik Chi kung eskolak ematen ditu eta Shiatsu tratamenduak egiten ditu; eta 2017tik Bilboko Argian Psikologia Integratiboko zentroan kolaboratzaile gisa dihardu, mintegiak eta online eskolak emateaz gain.

neibu equilibrio – Neibu equilibrio