Noticias

2025eko 43. KORU-ZUZENDARITZA AKADEMIAN PARTE HARTZEKO BIZKAIKO ABESBATZEN ELKARTEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak laguntzak emateko deialdia egiten du, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren 2025eko Zuzendaritza Koralaren Akademian ikasleek parte har dezaten.

  • Bizkaiko Abesbatzen Federazioan federatutako abesbatzen partaidek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek. Ez dago adin mugarik laguntza hauek eskatzeko eta 43. Akademiako edozein mailan parte hartzeko izango dira.
  • Laguntza hau emateak 75 euroko deskontua ekarriko dio onuradunari 2025eko Zuzendaritza Akademiako matrikulazioan
  • Eskabideei hasiera emateko, erantsitako inprimakia bete beharko da 2025eko ekainaren 20a baino lehen, eta, amaitzeko, BAEra bertaratze-ziurtagiria bidali beharko da ikastaroa amaitzean.
  • Bizkaiko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako hautagaitzak berrikusiko ditu jasotzeko epea amaitu ondoren. Eskatzaileek Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioari ere Zuzendaritza Ikastegiaren bekak eskatu eta ematen badizkiote, ez zaio laguntza hau emango eta zenbatekoa hurrengo onuradunari emango zaio, eskabideak jasotzen dituen hurrenkeraren arabera.
  • Ikastaroa amaitu eta bertaratzearen % 80 egiaztatu ondoren, onuradunari itzuli egingo zaizkio laguntzari dagozkion 75 euroak.
  • Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak Ebazpena eskatzailei jakinaraziko die. Erabakia apela ezina izango da.