Noticias

by | 30 Eka, 2025 | ZUZENDARI 2025-2026 (EUS)

ZUZENDARI 2025-2026 EUS

KONTUZ!: matrikula irekia uztailaren 4ra arte

2025-26 ESKOLA URTEA (Irailetik Maiatzera)

ZER DA ZUZENDARI?

ZUZENDARI Koru Zuzendaritzan prestatzeko Plan Integrala da, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2024-2025 ikasturterako lehen aldiz Donostian abian jarri zuena. 2025-2026 ikasturterako ZUZENDARI 2. maila eskainiko da Donostian eta lehen maila Bilbon. Bi urteko prestakuntza izango du, eta 4 plaza eskainiko dizkie Koru Zuzendaritzan trebatu nahi dutenei (ikasle aktiboak), eta baita entzuleentzako plazak ere, zeinek klase teoriko eta praktikoak jasoko dituzten, bai eta lan-saio gehigarriak ere, abesbatza federatuekin (ikasle bakoitzarekin adostu beharrekoak). 103 irakastordu ditu eta 37 kanpo-irakastordu (gutxienez) lan pertsonalerako: 140 ordu guztira. 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

  • 1. MAILA: BILBO
    • Ordutegia: Asteartetan 16,30etatik 18,30etara.
    • Lekua: Patricia Sésar Akademia Artistikoa (Ugalde kalea 19, 48012 Bilbo).
    • Egutegia 1.maila
  • 2. MAILA: DONOSTIA
    • Ordutegia: Ostiraletan 17,30etatik 19,30etara.
    • Lekua: Easo Abesbatza Musika Eskola (Doctor Marañon pasealekua 20, Donostia)
    • Egutegia 2.maila

IRAKASLEAK

  • Zuzendaritza eta tutoretzako teknikaria: AITOR BIAIN
  • Alexander teknikaria (berreziketa psikofisikoa): ANNE LANDA
  • Piano egokitua:
    • LUCÍA ARZALLUS (Nivel 2)
    • ANASTASIA CHERNYAVSKAYA SHISHKOVETS (Nivel 1)
  • Ahots teknika: DAVID OLIVEIRA (2.maila) / PATRICIA SÉSAR (1.maila)
  • Kultur kudeaketa: CARMEN MARTÍNEZ GUERRA
  • Psikologia Aplikatua: ANA GARCÍA
  • Teknologia Aplikatua: JUAN SOLAGUREN
  • Koordinazio orokorra: EVA UGALDE