Ilusio handiz iragartzen dizuegu gazteentzako jarduera hau, aurten ere uztailaren 14tik 19ra Leioan ospatuko dugun Abesbatzen Zuzendaritza Akademiaren barruan.
Ate irekien jardunaldi bat da (Uztailak 17an, osteguna), gazteak Leioara gerturatu ahal izateko eta, prezio sinboliko baten truke, Alaitz Urkia zuzendariaren eskutik koru-zuzendaritzarekin lehen harremana izateko, koru-zuzendaritzan hastapen-ariketak eginez, zuzendaritza-eskolak bisitatuz, eta gainerako ikaskideekin lan-egun zoragarri bat partekatuz.