43. Koru Zuzendaritza Akademia 2025eko uztailaren 14tik 19ra egingo da Leioan.
IRAKASLEAK:
-
1 MAILA: ISABEL MANTECÓN
-
2 MAILA: XABIER SARASOLA
-
3 MAILA: ESTEBAN URZELAI
-
4 MAILA: JURĢIS CĀBULIS
-
AHOTS TEKNIKA: NURIA ORBEA
-
AHOTS TEKNIKA: MARTA UBIETA
-
CHI KUNG: SANTI SÁNCHEZ
2025 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak
GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da Koru Zuzendaritzako Akademia 2025en Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).
NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2025
Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek UZTAILAK 14tik 19 arte.
Logelak bikoak edo banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.
Ikasleak uztailaren 14tik 19 arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute. Gainera, 13ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 20eko goizean egoitza uzteko aukera ere egongo da, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik (ikusi prezioen xedea beheko koadroan). Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 16 (arratsalde librea) eta 19rako (amaierako kontzertuaren eguna).
Banakako gela interesatzen bazaizu kontuan hartu gutxi batzuk daudela. Konfirma ezazu horren disponibilitatea matrikula ordaindu baino lehen email bidez: (kaixo@eae.eus)
AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA
Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 19ko (larunbata) 18:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik. Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.
Derrigorrez, amaierako kontzerturako arropa beltza eta karpeta beltza ekarri behar dituzu.
MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK
MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)
Otsailaren 24tik maiatzaren 31ra arte. Ondo begira ezazu: abesbatza federatu baten kidea bazara edo ez prezio ezberdinak daude. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA. Gutxieneko adina: 17 urte. Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.
PREZIOAK
Kontuan hartu: tarifa ezberdinak daude federatuak edo ez federatuak dauden abesbatzetako kideentzat. Baita, banakoako gelan edo bikoan bazaude. Gela kopurua mugatua denez, gela bikoitza aukeratzea gomendatzen dugu. Eskerrik asko!
Matrikula martxoak 31ra arte egiten baduzu prezio merkeagoa duzu.
IKASLEGOA: MARTXOAK 31ra arte eginiko MATRIKULAK | ||
Matrikula mota | Federatuak | EZ federatuak |
MATRIKULA SOILIK (ostaturik gabe) | 135 € | 260 € |
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe) | 207 € | 332 € |
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14etik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (banakako gela) . Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen. | 516 € | 641 € |
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14tik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (biko gela) | 451 € | 576 € |
OSTATU EXTRA 1 Uztailak 13 + AFARIA + GOSARIA | 51 € | 51 € |
OSTATU EXTRA 2 Uztailak 19 + 20ko GOSARIA | 38 € | 38 € |
Matrikula APIRILAK 1etik aurrera egiten baduzu, hauek dira prezioak:
IKASLEGOA: APIRILAK 1etik aurrera eginiko MATRIKULAK | ||
Matrikula mota | Federatuak | EZ federatuak |
MATRIKULA SOILIK (ostaturik gabe) | 150 € | 300 € |
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe) | 228 € | 378 € |
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14etik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (banakako gela) . Plaza mugatuak. Disponibilitatea konfirmatu matrikularen ordainketa egin baino lehen. | 531 € | 662 € |
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 14tik 19ra arte (ez du 16ko ezta 19ko afariak barne) (biko gela) | 466€ | 597 € |
OSTATU EXTRA 1 Uztailak 13 + AFARIA + GOSARIA | 51 € | 51 € |
OSTATU EXTRA 2 Uztailak 19 + 20ko GOSARIA | 38 € | 38 € |
Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k ES52 2095 5067 1910 6162 0869).
Baliogabetzen bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 17tik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.
Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie.
PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK
Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.
OHAR GARRANTZITSUAK:
Jurguis Cabulis irakasleareki, goi mailako mailan, matrikulatu nahi dutenek jakin behar dute irakaslea uztailak 14ko (asteleheneko) arratsaldean hasiko da klaseetan. Edozein kasutan goiz hori guztiz lektiboa izango da eta errepertorioa prestatzeko erabiliko da beste irakasle gonbidatu batekin.
BEKAK ETA LAGUNTZAK:
GAFen edo BAEn federatuta daudenentzako laguntzak eta EAEren bekak daude, matrikulazio-, mantenu- eta ostatu-prezioak merkeagoak izan daitezen. Kontsultatu informazioa.